Komunikazio Taldea

Ostiral honetan bisita gidatua eta txistorrada 19:00etan

No comments

Zatoz Salestarren eraikina ezagutu eta zentro komunitario berrirako erabilpen proposamen eta iradokizunak egitera. 19:00etan txistorrada eta jarraian bisita gidatua.

Etorri! Auzoko bizilagun guztiongana iritsi behar dugu, denon artean zentro komunitario berria osatzeko.

Anima zaitez!

Komunikazio TaldeaOstiral honetan bisita gidatua eta txistorrada 19:00etan
gehiago irakurri

Abian dira Gune Komunitarioen Kudeaketaren Gaineko Jardunaldiak

No comments

Gaur arratsaldean 18:00etan Txantreako Liburutegian abian jarriko da Gune Komunitarioen Kudeaketaren Gaineko Jardunaldien Ziniforuma. Bertan parte hartuko dute Iruñean une honetan aktibo dauden hiru prozesuak, herritarrek kudeatzeko zentro komunitario bana irekitzeko xedez, hala nola Plazara!, Renove Salesiana-Zaharrak Berri eta Antzara.

Herritar guneak, sorkuntza eta ekoizpen artistikorako eremuak gaia jorratzeko TABACALERA: cultivando autogestión (2014, 55 min.) proiektatuko da,

Kontsultatu jardunaldien programazio osoa.

Komunikazio TaldeaAbian dira Gune Komunitarioen Kudeaketaren Gaineko Jardunaldiak
gehiago irakurri

Bihar larunbata informazioa zabaltzeko mahaiak Irubide parkean, Ezkaba plazan eta Arriurdiñeta plazan

No comments

Bihar larunbata, hilak 27, goizeko 11etatik 13:30etara informazioa zabaltzeko hiru mahai paratuko dira Irubideko parkean, Ezkaba plazan eta Arriurdiñeta plazan. Renove Salesianas parte-hartze prozesuaren berri ematen duten eskuorriak banatuko dira eta zentro komunitario berrirako erabilpen proposamenak bilduko dira.

Etorri mesedez banaketarekin laguntzeko egin itzazu zure ekarpen eta proposamenak. Auzoko bizilagun guztiongana iritsi behar dugu, denon artean zentro komunitario berria osatzeko.

Anima zaitez!

Komunikazio TaldeaBihar larunbata informazioa zabaltzeko mahaiak Irubide parkean, Ezkaba plazan eta Arriurdiñeta plazan
gehiago irakurri

Martxan dira tailer parte-hartzaileak

No comments

Martxan jarri dira jende anitza bilduko dituzten tailer parte-hartzaileak. Hauetan aztertuko dira auzoak dituen beharrak, nagusiki gune eta jarduerei dagokionez, eta nolako erantzuna ematen ahal zaien hauei Salestarretatik. Tailer hauetariko bakoitzak 10-12 lagun izanen ditu eta Salestarren eraikin berean gauzatuko dira. Parte hartu nahi baduzu tailer hauetariko batean harremanetan jarri udaleko Parte-hartze Teknikariarekin honako telefono batean: 948 420 463 o 682 04 63 54.

Komunikazio TaldeaMartxan dira tailer parte-hartzaileak
gehiago irakurri

Larunbata honetan eskuorri informatiboaren banaketa etxez etxe

No comments

Larunbat honetan, hilak 20, goizeko 12etan Salesianasen gelditu gara zentro komunitarioa sortzeko Renove Salesianas parte-hartze prozesuaren berri ematen duten eskuorriak banatzeko.
Etorri mesedez banaketarekin laguntzeko. Denon artean, lana arin eta eramangarria izan dadin. Auzoko bizilagun guztiongana iritsi behar dugu, denon artean zentro komunitario berria osatzeko.
Anima zaitez!
Larunabatera arte!

Segi gaitzazu sare sozialetan: Facebook    Twitter    Youtube

Komunikazio TaldeaLarunbata honetan eskuorri informatiboaren banaketa etxez etxe
gehiago irakurri

Salestarretako zentro komunitario berrirako erabilera proposamenak biltzen hasteko prestakizunak aurrera doaz

No comments

Aurki auzo guztian banatzen hasiko da prozesu parte-hartzaileari buruzko eskuorri informatiboa eta postontziak jarriko dira Ezkaba Auzo Elkartean, Liburutegian, Osasun Etxean, Auzotegin, UDC-KKE Txantrean eta Salestarren ikastetxe zenaren zentro berean, baita auzoko beste hainbat puntuetan ere (tabernak, dendak, ikastetxeak…).

Komunikazio TaldeaSalestarretako zentro komunitario berrirako erabilera proposamenak biltzen hasteko prestakizunak aurrera doaz
gehiago irakurri