Albisteak

Astebete luzatzen da Zentro Komunitario berriaren izena erabakitzeko bilera

Renove Salesianas – Zaharrak Berri prozesuari amaiera emateko zentrorako izen berri bat aukeratzeko prozesua abiarazten da, eta ez soilik zentrorako, proiekturako baizik. Bere filosofia islatzeko gai den izena, baita aurretik bizitzaz eta dinamismoz beterik duen ibilbide osoari zentzua ematekoa ere.

Metodologia hau izango da:
1. Proposamenen bilketa
(a) Proposamenak maiatzaren 13ko 24:00ak arte jasoko dira.
(b) Proposamenak aurkezteko bideak:
▪ Bidali e-maila info@zaharrakberri.org helbidera
▪ Paperezko aurkezpena: Salestarren eraikineko atezaina edo Auzo-unitatean
(c) Proposamenak honako hauek jaso behar ditu:
▪ Izen proposamena, zentro komunitarioarentzat
▪ Izenaren azalpena
▪ Egileen izen-abizenak
▪ Kontaktua
2. Hautaketa
Maiatzaren 15an, 19: 30ean, Batzorde bat bilduko da zentroko erabiltzaile-taldeetako kideekin, baita prozesu parte-hartzailearen Talde Eragile zein Kultura Batzordearekin ere. Batzorde honek jasotako proposamenen artean Komunitate Zentroaren izen berria adostuko du.

Komunikazio TaldeaAstebete luzatzen da Zentro Komunitario berriaren izena erabakitzeko bilera